Azaroaren 18an, Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko lehenengo saioa eduki genuen.
Saio honetan, bakoitzak bere burua aurkeztu zuen, eta ikasgai honetatik zer espero zuen komentatu zuen. Hori eginda, ikasgaiaren mamiarekin hasi ginen.
Lehenengoz, Identitate Digitalari buruzko informazioa bilatu behar izan genuen, eta hainbat bideo ikusi genituen kontzeptua hobeto bereganatzeko eta horri buruz hausnartzeko.
Baina... Zer da identitate digitala? <-- (Egin klik informazioa eskuratzeko)
Geroxeago, Big Ban Dataren kontzeptua landu genuen. Hau da, datuen ugaritasunean oinarriturik, politikan, artean, ikerketan, parte hartzean eta abarrean murgildu ahal den proiektua. Izan ere, guztiok sarera igotzen ditugun datuen leherketa bat bezalakoa da, ematen ditugun pauso bakoitza manipulatzeko erabili ahal direlarik. Hau guztia gizakiok elkar komunikatuta egoteko daukagun beharretik dator.
Bideo honetan, Big Ban Datari buruzko informazio gehigarria aurki dezakezu:
Azkenik, Internetek dituen arriskuetaz hitz egin genuen. Horretaz gain, "Aprendizaje Basado en Proyectos" kontzeptua lantzeko artikulu bat irakurri genuen. (¿Qué dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Proyectos?)
Bildutako informazio guztia, taldeka Google Driveko dokumentu batean sartu genuen.
Emandako guztia barneratuta, oso pentsakor geratu nintzen. Zelako irudia ematen dugu interneten? Ba al dakigu horrek dituen arrisku guztiak? Gehienok sareak erabiltzen ditugu baina, modu egokian? Birritan pentsatzen dugu sarera zer igoko dugun? Beti ziur gaude? Nola landu dezakegu guzti hau Haur Hezkuntzan?
Hainbat galdera egin nion neure buruari, eta hainbat gauza ikas dezakegu oraindik IKT-i buruz. Baina argi dago gauza bat: IKT-ak berez ez dira txarrak. Oso lagungarriak izan daitezke erabilera ona ematen badiegu. Oso eskuragarri dugu informazio ugari, beraz, gure esku dago IKT-ak onak edo txarrak izatea.