Azaroaren 9an egindako saioa IKT irakasgaiaren azkena izan zen, Bertan, Adobe Premierrekin egindako bideo guztiak aurkeztu genituen. Esan beharrekoa da guztiak nahiko landuak zeudela, eta interesgarria izan dela besteek egindako lanak ikustea.
Paulak, gure taldeko kide bat, ezin izan zuen klasera etorri. Hala ere, hirurok egindako bideoaren aurkezpenarekin aurrera joan ginen.

Azalpen guztiak egin ondoren, lauhilabete honetan egindako blogen sarreren ebaluaketa egin genituen. Horretarako, Andonik taldeka banatu zigun beste talde batek egindako blogak ebaluatu ahal izateko.
Egia da, iskanbila pixka bat sortu zela blogak partekatzeko arazoak izan genituelako. Hala ere, ondo iruditzen zait gure klasekideek egindako lana ebaluatzea, nahiz eta interesgarria iruditu irakaslea bere ikuspuntua ematea (gure egoera den bezala).
Azkenik, blogaren azken sarrera denez, irakasgai honetan nola sentitu naizen apurtxo bat komentatuko dut.
Hasieran, irakasgai hau ez zitzaidan asko gustatzen irakaslerik ez genuelako eta etxean landu behar izan genituelako zenbait gai. Hala ere, denbora aurrera joanda, irakasle berri bat jarri ziguten eta irakasgai motibagarri bat izatea lortu zuen. Hortaz, klasean oso eroso lan egin dut, landutako gaiak interesgarriak iruditu zaizkit eta hainbat erreminta desberdin erabiltzen ikasi dut.