miércoles, 16 de diciembre de 2015

Aurkezpenak eta azkenengo ebaluazioa

Azaroaren 9an egindako saioa IKT irakasgaiaren azkena izan zen, Bertan, Adobe Premierrekin egindako bideo guztiak aurkeztu genituen. Esan beharrekoa da guztiak nahiko landuak zeudela, eta interesgarria izan dela besteek egindako lanak ikustea.

Paulak, gure taldeko kide bat, ezin izan zuen klasera etorri. Hala ere, hirurok egindako bideoaren aurkezpenarekin aurrera joan ginen.

Azalpen guztiak egin ondoren, lauhilabete honetan egindako blogen sarreren ebaluaketa egin genituen. Horretarako, Andonik taldeka banatu zigun beste talde batek egindako blogak ebaluatu ahal izateko.

Egia da, iskanbila pixka bat sortu zela blogak partekatzeko arazoak izan genituelako. Hala ere, ondo iruditzen zait gure klasekideek egindako lana ebaluatzea, nahiz eta interesgarria iruditu irakaslea bere ikuspuntua ematea (gure egoera den bezala).

Azkenik, blogaren azken sarrera denez, irakasgai honetan nola sentitu naizen apurtxo bat komentatuko dut.

Hasieran, irakasgai hau ez zitzaidan asko gustatzen irakaslerik ez genuelako eta etxean landu behar izan genituelako zenbait gai. Hala ere, denbora aurrera joanda, irakasle berri bat jarri ziguten eta irakasgai motibagarri bat izatea lortu zuen. Hortaz, klasean oso eroso lan egin dut, landutako gaiak interesgarriak iruditu zaizkit eta hainbat erreminta desberdin erabiltzen ikasi dut. 


miércoles, 9 de diciembre de 2015

Adobe Premier Pro

Abenduaren 2an, izandako klasean, "Adobe Premier Pro" erreminta erabili behar izan genuen 6 minutuko bideo bat sortzeko.
 
Horretarako, aplikazioa deskargatu behar izan genuen pasu batzuk jarraituz. Eta guretzat erreminta ezezaguna zenez, pixkanaka-pixkanaka ikertzen joan ginen, gure bideoa ahalik eta hoberen aurkeztu ahal izateko.
 
Lehenik, interneten landuko genuen gaiari buruzko bideoak bilatu genituen. Bideo horiek deskargatzeko http://www.descargaryoutube.com/ web orria erabili genuen. Geroxeago, bideo horiei gehitzeko musika bilatu genuen (www.vidtomp3.com -en).
 
Behin bideoan inportatuko genituen elementu guztiak izanez, editatzen hasi ginen. Bideoak zeukaten musika isildu, musika berria lotu, diapositiba berriak sartu, efektuak eman, transizioak sartu,  atal garrantzitsuenak moztu eta horiei enfasia eman (adibidez abiadura murriztuz)...
 
Egindako lan guztia, bideo motz batean irudikatuta geratu zen. Honek, "Bidezko mundu batetik" izendatu genuen. Bertan, agerian utzi izan nahi genuen jendeak dauzkan aurreiritzi guztiak, eta besteei ezagutu gabe izaten dituzten jarrerak. Beti ere etorkizunerako itxaropena izanez, eta mundu berri bat egiteko gaitasunak ditugula jakinez.
 
Gure eskuetan dago bideoan azaldutako egoerak aldatzea, hortaz, gizartean fedea izan dezagun.


Klase oso interesgarria iruditu zitzaidan, motibagarria. Gainera, guk nahi genuena plasmatu ahal izateko aukera eman zigun. Egia da lan handia egin izan behar genuela, baina lortutako emaitzarekin pozik nago.


martes, 1 de diciembre de 2015

Erreminta desberdinak lantzen

Azaroaren 25aren saioan, erreminta desberdinak landu genituen taldeka. Talde bakoitzak bat aukeratu, eta hori ikertuz proiektu txiki bat egin behar zuen. 

Gure taldea, ipuin bat egiteko erreminta asko erabilita eta haiekin arazo asko edukiz gero, "Power Point"-a erabiltzea erabaki zuen. 

Hona hemen guk egindako proiektua: (blogger ez du uzten "ppt" formatua duten fitxategiak igotzen)

Hori ikusita, esan dezaket Power Pointa erabiltzea erabaki genuela, ordenagailuren bat dugunok oso eskuragarri dugun erreminta delako, eta seguraski nahiz eta oso ezaguna izan guretzat, ez dakigu erreminta horrek eskaintzen dituen aukera guztiak.

Lehenik eta behin irudiak bilatu genituen power pointa beran, eta Googlen. 

Power Pointetik irudiak eskuratzeko, "Insertar/ Imágen / Imágenes prediseñadas" sakatu behar dugu goian daukagun erreminten artetik. Hortxe, "Buscar" jartzen duen lekuan nahi dugun hitza idatzi eta zenbait irudi agertuko dira (hitz klabe horiek ingelesez jartzen baditugu, irudi gehiago agertuko dira). Gure kasuan hurrengo hitzak bilatu genituen: "child", "niña llorando", "rabbit"...
Hori egitean, nahi dugun irudia sakatzen dugu, eta gure diapositiban agertuko dira berehala.

Googlen aldiz, soilik jarri behar dugu "buscar" gelaxkan(celda), bilatu nahi duguna, eta irudia atzealderik ez izatea nahi badugu, "herramientas de búsqueda" sakatzen dugu, bertan "color"-ean sartzen gara eta azkenik, "transparente" aukeratzen dugu. Era horretan, aukeratutako irudi guztiak, ez dute inolako atzealderik izango, eta gordetzean edo PPT-an sartzean, ez dugu inolako arazorik izango. Hala eta guztiz ere, nahiz eta guk ez aurkitu nola egiten den, badakigu Power Pointa aukera ematen duela atzealdeak gardenak egiteko erreminta bat.

Segituan, biñetak sartu genituen. Horretarako, goiko zutabean "Insertar" berriro sakatu genuen. Bertan, "Imagen  Autoforma" hartu eta nahi genuenean klik eginez, diapositiban jarri zen. Autoforma horretan testua sartzeko, "Insertar" berriro sakatu, baina aldi honetan, "Cuadro de texto" sakatu behar dugu.

Azkenik, irudi guztiei efektuak eman genien, eta audio bat sartu genuen.

Nola? Erreza. Irudientzako, "Animaciones→ Agregar efecto → Mano alzada" sakatuz, eta guk nahi dugun mugimendua eratuz. Geroxeago, animazioa hartu, eta noiz agertu behar den definitu genuen: clicka ematean, aurrekoarekin batera, aurrekoa pasatuz gero...

Aldiz, soinua sartzeko, irudi animatua hartu, eta efektuan agertzen den gezian klik eginez, "Opciones de efecto Sonido" eta nahi dugun soinua aukeratzen dugu Power Point bera eskaintzen dituenen artean, edo bakoitzak deskargatutako soinuen artean (beti ere formatu berezi bat izanda).


Nire ustez, erabiltzeko erraminta erraza da. Hala ere, ez zidan asko motibatu erreminta hau erabiltzea pila batzuk aurkitu genituelako sarean, baina arazo tekniko batzuengatik, ezinezkoa egin zitzaigun haiekin lan egitea. Hala eta guztiz ere, klase dibertigarria iruditu zitzaidan eta taldeka lan egiteko interesgarria, motibagarria.

martes, 24 de noviembre de 2015

Sarean gertatzen den guztiaz kontzienteak gara?

Azaroaren 18an, Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko lehenengo saioa eduki genuen. 

Saio honetan, bakoitzak bere burua aurkeztu zuen, eta ikasgai honetatik zer espero zuen komentatu zuen. Hori eginda, ikasgaiaren mamiarekin hasi ginen.

Lehenengoz, Identitate Digitalari buruzko informazioa bilatu behar izan genuen, eta hainbat bideo ikusi genituen kontzeptua hobeto bereganatzeko eta horri buruz hausnartzeko.

Baina... Zer da identitate digitala? <-- (Egin klik informazioa eskuratzeko)

Geroxeago, Big Ban Dataren kontzeptua landu genuen. Hau da, datuen ugaritasunean oinarriturik, politikan, artean, ikerketan, parte hartzean eta abarrean murgildu ahal den proiektua. Izan ere, guztiok sarera igotzen ditugun datuen leherketa bat bezalakoa da, ematen ditugun pauso bakoitza manipulatzeko erabili ahal direlarik. Hau guztia gizakiok elkar komunikatuta egoteko daukagun beharretik dator.

Bideo honetan, Big Ban Datari buruzko informazio gehigarria aurki dezakezu:


Azkenik, Internetek dituen arriskuetaz hitz egin genuen. Horretaz gain, "Aprendizaje Basado en Proyectos" kontzeptua lantzeko artikulu bat irakurri genuen. (¿Qué dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Proyectos?)

Bildutako informazio guztia, taldeka Google Driveko dokumentu batean sartu genuen.


Emandako guztia barneratuta, oso pentsakor geratu nintzen. Zelako irudia ematen dugu interneten? Ba al dakigu horrek dituen arrisku guztiak? Gehienok sareak erabiltzen ditugu baina, modu egokian? Birritan pentsatzen dugu sarera zer igoko dugun? Beti ziur gaude? Nola landu dezakegu guzti hau Haur Hezkuntzan?

Hainbat galdera egin nion neure buruari, eta hainbat gauza ikas dezakegu oraindik IKT-i buruz. Baina argi dago gauza bat: IKT-ak berez ez dira txarrak. Oso lagungarriak izan daitezke erabilera ona ematen badiegu. Oso eskuragarri dugu informazio ugari, beraz, gure esku dago IKT-ak onak edo txarrak izatea.