miércoles, 9 de diciembre de 2015

Adobe Premier Pro

Abenduaren 2an, izandako klasean, "Adobe Premier Pro" erreminta erabili behar izan genuen 6 minutuko bideo bat sortzeko.
 
Horretarako, aplikazioa deskargatu behar izan genuen pasu batzuk jarraituz. Eta guretzat erreminta ezezaguna zenez, pixkanaka-pixkanaka ikertzen joan ginen, gure bideoa ahalik eta hoberen aurkeztu ahal izateko.
 
Lehenik, interneten landuko genuen gaiari buruzko bideoak bilatu genituen. Bideo horiek deskargatzeko http://www.descargaryoutube.com/ web orria erabili genuen. Geroxeago, bideo horiei gehitzeko musika bilatu genuen (www.vidtomp3.com -en).
 
Behin bideoan inportatuko genituen elementu guztiak izanez, editatzen hasi ginen. Bideoak zeukaten musika isildu, musika berria lotu, diapositiba berriak sartu, efektuak eman, transizioak sartu,  atal garrantzitsuenak moztu eta horiei enfasia eman (adibidez abiadura murriztuz)...
 
Egindako lan guztia, bideo motz batean irudikatuta geratu zen. Honek, "Bidezko mundu batetik" izendatu genuen. Bertan, agerian utzi izan nahi genuen jendeak dauzkan aurreiritzi guztiak, eta besteei ezagutu gabe izaten dituzten jarrerak. Beti ere etorkizunerako itxaropena izanez, eta mundu berri bat egiteko gaitasunak ditugula jakinez.
 
Gure eskuetan dago bideoan azaldutako egoerak aldatzea, hortaz, gizartean fedea izan dezagun.


Klase oso interesgarria iruditu zitzaidan, motibagarria. Gainera, guk nahi genuena plasmatu ahal izateko aukera eman zigun. Egia da lan handia egin izan behar genuela, baina lortutako emaitzarekin pozik nago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario