Azaroaren 25aren saioan, erreminta desberdinak landu genituen taldeka. Talde bakoitzak bat aukeratu, eta hori ikertuz proiektu txiki bat egin behar zuen.
Gure taldea, ipuin bat egiteko erreminta asko erabilita eta haiekin arazo asko edukiz gero, "Power Point"-a erabiltzea erabaki zuen.
Hona hemen guk egindako proiektua: (blogger ez du uzten "ppt" formatua duten fitxategiak igotzen)
Hori ikusita, esan dezaket Power Pointa erabiltzea erabaki genuela, ordenagailuren bat dugunok oso eskuragarri dugun erreminta delako, eta seguraski nahiz eta oso ezaguna izan guretzat, ez dakigu erreminta horrek eskaintzen dituen aukera guztiak.
Lehenik eta behin irudiak bilatu genituen power pointa beran, eta Googlen.
Power Pointetik irudiak eskuratzeko, "Insertar/ Imágen / Imágenes prediseñadas" sakatu behar dugu goian daukagun erreminten artetik. Hortxe, "Buscar" jartzen duen lekuan nahi dugun hitza idatzi eta zenbait irudi agertuko dira (hitz klabe horiek ingelesez jartzen baditugu, irudi gehiago agertuko dira). Gure kasuan hurrengo hitzak bilatu genituen: "child", "niña llorando", "rabbit"...
Hori egitean, nahi dugun irudia sakatzen dugu, eta gure diapositiban agertuko dira berehala.
Googlen aldiz, soilik jarri behar dugu "buscar" gelaxkan(celda), bilatu nahi duguna, eta irudia atzealderik ez izatea nahi badugu, "herramientas de búsqueda" sakatzen dugu, bertan "color"-ean sartzen gara eta azkenik, "transparente" aukeratzen dugu. Era horretan, aukeratutako irudi guztiak, ez dute inolako atzealderik izango, eta gordetzean edo PPT-an sartzean, ez dugu inolako arazorik izango. Hala eta guztiz ere, nahiz eta guk ez aurkitu nola egiten den, badakigu Power Pointa aukera ematen duela atzealdeak gardenak egiteko erreminta bat.
Segituan, biñetak sartu genituen. Horretarako, goiko zutabean "Insertar" berriro sakatu genuen. Bertan, "Imagen → Autoforma" hartu eta nahi genuenean klik eginez, diapositiban jarri zen. Autoforma horretan testua sartzeko, "Insertar" berriro sakatu, baina aldi honetan, "Cuadro de texto" sakatu behar dugu.
Azkenik, irudi guztiei efektuak eman genien, eta audio bat sartu genuen.
Nola? Erreza. Irudientzako, "Animaciones→ Agregar efecto → Mano alzada" sakatuz, eta guk nahi dugun mugimendua eratuz. Geroxeago, animazioa hartu, eta noiz agertu behar den definitu genuen: clicka ematean, aurrekoarekin batera, aurrekoa pasatuz gero...Aldiz, soinua sartzeko, irudi animatua hartu, eta efektuan agertzen den gezian klik eginez, "Opciones de efecto → Sonido" eta nahi dugun soinua aukeratzen dugu Power Point bera eskaintzen dituenen artean, edo bakoitzak deskargatutako soinuen artean (beti ere formatu berezi bat izanda).
Nire ustez, erabiltzeko erraminta erraza da. Hala ere, ez zidan asko motibatu erreminta hau erabiltzea pila batzuk aurkitu genituelako sarean, baina arazo tekniko batzuengatik, ezinezkoa egin zitzaigun haiekin lan egitea. Hala eta guztiz ere, klase dibertigarria iruditu zitzaidan eta taldeka lan egiteko interesgarria, motibagarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario